XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bizi Aseguruari omen zegozkien galdera haiek.

Konpainiak bezeroen bizitzaren garbitasuna kontrolatu behar zuen.

Ondorioa aldekoa izan zen.

- Jarraitzen du Brigitte-k etortzen?- galdetu zion handik alde egin aurretik.

- Egun hauetan ez da etorri. Gaixorik omen dago.

Beste emakume bat etortzen da, hau goizetan.

- Zein izen du emakume horrek? - Alice. Gehiagorik ez dakit. - Ondo.

Inspektorea bere kotxera joan eta inguru hartatik aldendu zen.

Hurrengo bisita Brigiteri egingo zion, haren gaixotasuna egiazkoa ote zen frogatzeko, eta ez zerbitzariaren aldaketa zuritzeko atxakia.

Arratsaldean ere Guyon-ek Marcel-en orduak bete zituen lanean Ministeritzan, dokumentazio militarra aztertzen, kodifikatzen eta artxibatzen.

Artxibategian urrats bat eman zuen aurrera, Maginot lineari zegozkion karpetak aztertuz.

Sekulako informazioa zegoen han gordeta eta txukun sailkatuta, alemanentzat balio handikoa izan zitekeena.

Dena arratsalde bakar batean memorizatzea ezinezkoa zen.

Egunetan zehar egin beharko zuen lan hori.

Beraz, eta ordena bat eramateagatik, Maginot linearen iparraldetik hasiko zen, Luxenburgo-ko inguruetatik.

Eta soldaduen kopuruak baino interesgarriagoa iruditu zitzaion armetatik hastea.

Kainoiak eta tankeak, zegozkien zehaztasunekin, (...).